XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ibiliz ibilian
zabalik bi begiak
amatxoren eskutik
jakin nahi nuke jakin
nor bizi den herrian
Itsasaldetik nabil
galdeginaz galdegin.
Arrantzalea naiz ni
Parke batetik nabil
galdeginaz galdegin.
Jostun abila naiz ni.
Kale kantoitik nabil
galdeginaz galdegin.
Sukaldaria naiz ni.
Frontoi aldetik nabil
galdeginaz galdegin.
Pilotaria naiz ni.
Herri bidetik nabil
galdeginaz galdegin.
Suhiltzailea naiz ni.
Baratz albotik nabil
galdeginaz galdegin.
Aizkolaria naiz ni.
Kantuaren erritmoak garbi markatzen digu ibilaldiaren moduloa.
Taup / taup beltzen eraginak pausaldiaren kadentzia markatzen digu.
Baina, hots, ez da nolanahiko ibilaldiaren pausaldia: haurra arretaz beterik mogitzen da, begiak zabalik, inguruan zer gertatzen den jakin nahi du, nor bizi den herrian, nor ari den lanean.
Beraz, erritmoa seinalatzean kontutan behar dugu izan haur horren barne korapilotsua: hau arrantzan ari da, beste hori josten, hori sukaldaria da, beste hura pilotaria.
Suhiltzailea ezagutzeko aukera ere izan du, eta berarekin mogitzen bagara laster ezagutuko ditu inguruko pertsonaia xelebreenak.
Guk gure aldetik nolabait mugatzen ari gara haurrak aztertu nahi duen ingurua: ikusi ahal izan dituen pertsonaiak eskuz baliatzen dira, arrantzan egiteko, jantziak josteko, sukaldeko lanak egiteko.
Haurraren ikuspuntuak musikaren alorrean zentratu nahi ditugu, eta ibiliz ibilian, ikusiz ikusian, eta galdekizunei erantzunaz, zera da garbi utzi nahi genukeena: musikalaria izateko, musikak egiteko, gorputzak,
. Erritmo eskemak
Tonuera: diatonikoa